Buscar este blog

martes, 11 de febrero de 2020

KIROL FEDERATUAREN SARIAK 2020.

AFEDEGI izeneko Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak, joan zen ostegunean ospatu zen Gipuzkoako Kirol Galan, joan den urtean zehar nabarmendu ziren kirolari eta erakunde desberdinei saria eman zion, horien artean Aloña Mendi K.E. eta Oñatiko Herriari.

Izan ere, kirol modalitate bakoitzak egiten ohi du bere modalitateko proposamena sarirako. Beraz, Gipuzkoako Mendizale Federazioak Oñatiko Udala eta Aloña Mendi Kirol Elkartekoko Mendi Saila proposatu zituen mendizaletasun sarirako. Horretarako, baloratu zituzten merituak honako hauek izan ziren:

“Aloña Mendi KEaren eta Udalaren artean azken urteetan egindako lanagatik, Araotz eta Atxuriko eskalada guneak birgaitzearen aldeko ekimen berritzaileak abian jartzea bultzatu baitute. Beste udalerri batzuetako eskalada-eremuak kudeatzeko eredu izan daitezkeen ekimenak. Horrek guztiak mendiko lizentzien igoera ekarri du oro har, eta eskalatzaileen gorakada bereziki. Oñatikoak bere marka edo eslogana egiten du: "Oñati dabilen herria", Oñatiko herri dinamiko bezala itzul daitekeena, martxan dagoen herri bat, alegia”.

Hilaren 6an, 18:30etan, Donostiako Aquariumean jaso genituen sariak. Gure ordezkaria Gaizka Galfasoro eta Udaletxearen aldetik Alaitz Kortabarriak jaso zituzten sariak GMFko Presidente Koldo Sansinenearen eskutik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario