Buscar este blog

martes, 11 de febrero de 2020

Demetrio Iriarteren ondarea, digitalizatuta.

goiena







Txistulari eta konpositore handiaren gaineko kontuak eta hark sortutako kantuen partiturak eta doinuak jasota dauden webgunea eguneratzen jardun dute Argazki Artxibokoek, txistulariek eta beste hainbat kidek eta dagoeneko gertu daukate
Demetrio Iriarte jaio zela 100 urte bete ziren 2015ean eta ekitaldiz betetako urtea izan zen hura. Orduan egindakoak, txistulari handiaren gaineko kontuak eta hark konposatutako doinuak zein partiturak www.demetrioiriarte.com webgunean bildu dituzte. Horretan jardun dute Argazki Artxiboko kideek eta Aretxabaletako txistulari taldeko kideek, digitalizatze lanetan jardun duten beste hainbatekin elkarlanean. Ordenagailuan, tabletean eta telefonoan ere ondo ikusteko moduko webgunea garatzen ahalegindu dira, edonoren eskura egon dadin Iriarteren ondarea.

Lan batzuk bukatu barik 

"Demetrio Iriarteren ehungarren urteurrenean jarri genuen helburuetako bat izan zen haren lan guztia ezagutzea lehenengo, eta horretan jardun genuen. Topatutako lanak aztertu egin dira gero, eta txukundu ere bai; eta oraindik horretan gabiltzala esan behar", adierazi du txistulari taldeko kide den Jokin Antxiak. 
Argazkiak, bideoak –urteurren ospakizunetakoak asko–, audioak eta partiturak daude jasotakoen artean: "Gehienak familiak emandakoak dira eta haren lagunengandik ere jaso ditugu. Beste partitura asko aurretik publikatutakoak ziren eta horiek ere hor sartzea erabaki dugu", dio Antxiak.
Iriartek konposatutako doinu batzuk ezagunak ziren aurretik ere eta Aretxabaletako txistulariek sarri jo izan dituzte horiek. Orain sortutako guztiak biltzea lortu dute, batzuk, gainera, bukatu barik zeudela adierazi du: "Amaitu barik zeuden horiek osatzen ahalegindu gara".

Lanaren zabalkundea helburu 

OÒatin jaio eta Aretxabaletan bizi izan zen txistulariaren lan hori guztia ezagutzera ematea da webgunearen helburua: "Txistularion artean zabaltzea da asmoa, eta bereziki Aretxabaletan eta inguruetan; berak konposatutako doinuak guztiok ezagutzea hain zuzen ere. Webgunean jaso izanak zabalkundean lagunduko duela seguru gaude". 
Egindako lanarekin gustura geratu direla bai txistulariak, bai Iriarteren senideak gaineratu du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario