2019-08-28 13:04
Joxe Errasti hil da, 38 urtez San Migel goiaingerua izandakoa Corpusetan
Joxe Errasti San Migel jantzita (Artxiboko irudia). |
Abuztuaren 27an hil zen Joxe Errasti Goenaga oñatiarra, 81 urte zituela. Pertsona ezaguna zen herrian, izan ere, 38 urtez izan zen San Migel Corpusetako prozesioan –2004a arte–. Horretaz gain, Betik enpresako ugazaba ere bazen. Gaur, eguaztena, egingo dute hileta elizkizuna Oñatiko San Migel parrokian, 19:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario