Exposición.
Organizado por Euskal Memoria Fundazioa . Hasta el 27 de enero
14/01/2019 a 27/01/2019.
18:00 a 20:00
Kultur etxeko erakusketa aretoan
2017ko Euskal Memoria Fundazioaren lan monografikoa 'Gogoan hartzeko izenak' argazki-liburua da. Euskal Herriko gatazka armatu eta politikoan isilarazitako biktimei buruzko lan indartsu eta sentikorra da.
Euskal Herriko gatazkari buruz hainbat liburu idatzi dira eta hitzaren ikuspegia izan da beti nagusia. Kasu honetan ideia oso desberdina da. Lehenengoz, egilea ez da idazlea, argazkilaria baizik. Hortik aurrera gauza guztiak aldatzen dira eta irudia bihurtzen da nagusi.
Liburuak baditu testuak, jakina, baina tresna garrantzitsuena, dudarik gabe, argazkia bera da. Heriotzaren lekura itzuli dira biktimen senideak: amak, anai-arrebak, seme-alabak, ilobak… Eta toki berean, heriotza gertatu zen lekuan, denak agertzen dira argazkietan, biktimen izpirituen lekukotzat. Hori da liburuaren muina.
Liburu honen argazkiekin Euskal Memoria Fundazioak erakusketa bat osatu du, lan honen edukiak ahalik eta herri gehienetara eramateko asmoz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario