Buscar este blog

jueves, 24 de enero de 2019

Atzo aurkeztu zuen Euskadi-Murias taldeak..(2019)

goiena

Ibarrekoek ematen diote kolorea Euskadi Muriasi


Debagoieneko zortzi lagun izango dira taldean. Goian, Jon Rivero, Jon Odriozola, Eneko Garai eta Ibai Agirreurreta. Behean, Julen Irizar, Garazi Erostarbe, Xubane Garai eta Mikel Aristi. Argazkiak: Aratz Losada.

Atzo aurkeztu zuen Euskadi-Murias taldeak aurten errepidean izango dituen txirrindulariak, eta "ilusioa" berba da gehien errepikatu zena Errenterian egindako ekitaldian. Bada, aurten ere debagoiendarrez osatuta egongo da taldea, eurek emango diote "kolorea" talde orlegiari.
Euskadi Muriasek gizonezkoen taldean 20 ziklista izango ditu aurten errepidean, eta nobedadea da emakumezkoen Murias-Limousinen sei ziklista izango direla. Bada, talde horretako ordezkariak izango dira Xubane Garai aretxabaletarra eta Garazi Erostarbe oñatiarra. Hala, Loli Sansanok, Murias-Limousin taldearen kirol zuzendariak, Muriasen harrobiko emakumeen aldeko apustua eta etorkizun zabala duela goraipatu zuen ekitaldian. 
Gizonezkoei dagokienez, 2018 bikainaren ondoren taldeak ilusioak berrituta ditu, eta azken astean Flecha Valona lasterketa entzutesutik jaso dute berri ona: "Elite mailara heldu gara pentsatu genuen baino lehenago. ASO-ren Flecha Valona holako klasikoaren gonbidapena jasotseak Euskadi izena txirrindularitzaren munduko mailarik altuenera eramaten du eta proiketua baieztatzen du. Orain, gozatzeko unea heldu zaigu. Hortaz, gure bide apalari eutsi behar diogu, lan egiten eta istoria egiten jarraitzen euskal txirrindularitzan. Hedabideen oihartzuna azpimarratzekoa da; haiek ulertu dute-eta pentsaezinako markak lortu ditugula. Beraz, eskerrik asko guztiei eta ilusioa bera eta dedikazio bera azalduko ditugu errepidean", adierazi zuen Jon Odriozola Euskadiko kirol managerrak.
Bada, inoiz baino debagoiendar gehiago izango dira talde orlegian, orain arte egondakoei Xubane Garai eta Garazi Erostarbe batu zaizkielako. Errepidean egongo dira, baita ere, Mikel Aristi eta Julen Irizar txirrindulariak. Eta, taldean lanean izango dira Jon Odriozola bera, Jon Rivero (Bergara), Eneko Garai (Aretxabaleta) eta Ibai Agirreurreta (Leintz Gatzaga).
Euskadi Murias taldeko txirrindulariak.

Murias-Limousinen sei ziklista izango dira, tartean ibarreko Garai eta Erostarbe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario