Buscar este blog

sábado, 21 de julio de 2018

LIZARGARATE EGUNA 2018.

Asteburuan jarriko dira salgai Lizargarate eguneko bazkari txartelak


2018/07/20

Lizargarate eguna abuztuaren 26an ospatuko da
  Lizargarate trikitizale elkarteak, Lizargarate elkartearekin batera eta udalaren laguntzaz martxan dute Lizargarateko egunaren antolakuntza. Ohiturari jarraituz, abuztu amaieran izango da jaia, abuztuaren 26an, hain zuzen ere. Lagun arteko giroa eta trikitia dira Lizargarateko eguneko osagai nagusiak. Hala, abuztuko azken domekan eta goizean goizetik, trikiti doinuak ez dira faltako Lizargarate inguruan. Herri kirolak ere ez dira faltako eta eguerdirako herri kirol erakustaldia antolatu dute eta ondoren bolo txapelketa. Bazkal ostean beste txapelketa berezi bat ere jokatuko da, irrintzi txapelketa, hain zuzen ere. Ondoren eta iluntzeko afari meriendaren ondoren baita ere, erromeria izango da Laja eta Lutxurdixokin.
  Abuztuaren 26rako hilabete pasa falta bada ere, asteburu honetan bertan jarriko dira salgai egun horretarako bazkari txartelak. Bazkari txartelak diogu baina hamaiketakoa, bazkaria eta afari merienda ere barne sartzen dira. Txartelok Arrano tabernan eskuratu ahal izango dira 22 €tan, eta txartelak erosteko azken eguna abuztuaren 17a izango dela ere jakinarazi digu antolakuntzak. Ondorengo egun eta asteetan askok oporrak hartuko dituztenez, antolatzaileek, txartelen salmenta asteburu honetan jartzea erabaki du antolakuntzak, esan bezala.
  Lizargarate inguruan halako jai egun bat ospatzea aspaldiko tradizioa da. Urteetan galduta egon zen arren, Lizargarate trikitizale elkarteak berreskuratu zuen eta halaxe egiten jarraitzen dute. Abuztuaren 26an, gogoratu, Lizargaraten jai egun handia ospatuko dela eta trikitia aurten ere ez dela faltako.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario