Buscar este blog

martes, 24 de julio de 2018

Frantziako Tourra ikustera.

GOIENA

70 pertsona inguru abiatu dira Frantziako Tourra ikustera

   KIROLA  OÑATI
Beste urte betez Frantziako Tourreko hiru etapa ikustera abiatu dira Oñatitik. Guztira 70 pertsona inguru batu dira txirrindulariak animatzeko asmoz, nahiz eta beste ekintza batzuk ere burutuko dituzten, mendi irteera eta paella-jana, besteak beste.
70 pertsona inguru abiatu dira Frantziako Tourra ikustera
| 
Biharkoa etapa laburra, baina menditsua izango da. Oñatiarrak Val Louronen izango dira, txirrindulariak bertatik igaroko direlako. Ostegunean, berriz, ez dute lasterketa ikusiko, hau Pau-n amaitzen delako. Azkenik, egubakoitzekoa izango da oñatiarrek ikusiko duten azken etapa, bada, txirrindulariak ikusi eta Oñatira abiatuko dira. Frantziako egonaldia alaitzeko asmotan gainera, bertsolari zein musikariak eraman dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario