Buscar este blog

miércoles, 18 de octubre de 2017

Oñati dana-zana.

"Oñati dana-zana" egitaraua: erakusketaren muntaia eta aurkezpena


Oñati Dana Zana-irudia.jpgHAPOrako girotze fasea

Datorren urtean Oñatiko Hiri Antolamendurako Plan Oro-korra (HAPO) idazteari ekingo dio udalak, hain zuzen ere, herriko lurzoruei (hiri-lurrak nahiz landa-lurrak) emango zaien erabilera finkatzen eta arautzen duen dokumentua. Beste modu batera esanda, 20 edo 30 urte barru Oñati nolakoa izatea nahi dugun diseinatzeko prozesuari ekingo zaio.
Bistan da, beaz, HAPOaren idazketa prozesua estrategikoa izango dela hurrengo urteetan, hor hartuko diren erabakiek herriaren alderdi guztietan eta herritarren eguneroko bizitzan eragingo dutelako, ez bakarrik hirigintza mailan.
Horregatik, udalak ahalegin berezia egin nahi du herritarrek modu aktiboan parte har dezaten HAPOaren idazketan.
HAPOaren idazketa prozesua 2018an hasiko da, baina udalak girotze lana egin nahi du aurretik, herritarrak kontzientziatzeko hirigintza planen eta hauen idazketan parte hartzearen garrantziaz. Eta helburu horrekin antolatu du ‘Oñati Dana-Zana’ egitasmoa, Dunak Taldearen laguntzarekin.


ERAKUSKETA
Urriak 21-Azaroak 25
Kale Barrian (Txokolateixa ondoko pergolan) ‘Oñati Dana-Zana’ erakusketa egongo da. Plano eta argazki zaharren bidez, azken 80 urteetan herriak izan duen bilakaera ikusi ahal izango da.

IBILALDI GIDATUAK
  • Urriak 28 (‘IBAI EZKUTUA’)
Natur eskolako kideen eskutik, herriaren azpitik pasatzen den errekan barrena ibiltzeko aukera egongo da. Oñatik bere garapenean ibaiarekin izan duen harremana ulertu nahi da (ibaia tokiz aldatu da, estali egin da...).
  • Azaroak 4 (‘LANDA INGURUNEKO ERALDAKETAK’)
Herrigunearen inguruko landa auzoetan barrena ibilaldia egingo da, gure lurraldean eman diren erabilera aldaketa sakonak ikusteko.
  • Azaroak 11 (‘PLAZA ETA KALEEN IZANA ETA IZAERA’)
Herriko arkitektoek proposatutako gune publikoak bisitatuko dira, herriguneko plaza eta kaleak, eta bertako bizitza nola aldatu den aztertzeko.
  • Azaroak 18 (‘LORATEGI ETA BARATZE EZKUTUAK’)
Herrigunean dauden lorategi eta baratze pribatuak ikusteko aukera egongo da ibilaldi honetan.
IRUDIKAPENA ETA ITXIERA Azaroak25
Erakusketa gunean, marrazki bat egiteko gonbitea luzatuko zaio jendeari, bakoitzak irudika dezan nola ikusten eta sentitzen duen Oñati.

Ibilaldi gidatuak goizeko 10:30etan hasiko dira, erakusketa gunetik abiatuta.
Aurrez izena eman behar da, udaletxean edo odanazana@gmail.com helbidean

No hay comentarios:

Publicar un comentario