Buscar este blog

martes, 15 de abril de 2025

PAKE LEKU ELKARTEAK ZUZENDARITZA BATZORDE ERDIA BERRITU DU.

 2025/04/15.

Pake lekuko zuzendaritza batzordeko kideak eta irten berri direnak

Sei kide berri aukeratu ziren ostiraleko batzar nagusian

12 lagunek osatzen dute Pake Lekuko batzordea eta erdiek erreleboa hartu zuten, bi urteko epea beteta, ostiraleko batzar nagusian. Zuzendaritzak berak proposatutako seiko zerrendak bildutakoen babesa lortu zuen eta, ondorioz, batzordeko kide berri aukeratu dira: Rafael Anduaga, Esther Barrena, Ana Maiztegi, Jesus Mari Markinez, Moises Martin eta Asun Mendizabal. Hauek, beste urtebete egingo duen seikoarekin arituko dira, Migel Angel Kortabarria, Migel Angel Gomez, Mirari Guridi, Jose Fernandez, Iñaki Madinazkoitia eta Miren Arejolaleibarekin. Hamabiak gaur arratsaldean elkartuko dira zuzendaritza batzorde berria ofizialki eratu eta kargu eta arduren banaketa egiteko. Pake Lekuko zuzendaritza batzordea lan-taldeka aritzen da, hala, kultura, bidaiak edota mantentze lan-taldetan banatzen dira. 

  Zuzendaritzako ordezkari berriek bi urteko epea bete duten lagunen lekukoa hartu dute. Consuelo Urizar, Mª Eugenia Aranburu, Arantza Anduaga, Marilo Torrealday, Sheila Fritz eta Begoña Urrestarazu dira batzordea utzi dutenak.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario