Buscar este blog

jueves, 19 de septiembre de 2024

Nazioarteko 64. Artzain Txakurren trebetasun txapelketa

 22/09/2024.

10:30.

Santa Lutzian.


Txapelketa.

Oñatiko jaixak 2024 egitarauan barne.

Goizeko 10:30ean emango zaio hasiera nazioarteko txapelketari. Aurtengoa 64. edizioa da. 1955. urtean ospatu zen lehenengoz txapelketa. Bost urteko etena izan zuen txapelketak, 1961etik 1967ra bitartean eta ordutik, urtero-urtero ospatu izan da 2020an ezik (pandemia dela eta ez zen txapelketarik egon)

PARTE HARTZAILEAK

Lehen ariketa
Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, atzetik bueltan bi banderatxoen tartetik pasatuaz artaldera joango da, bidean bi aldiz geldiaraziko zaio txakurrari epaimahaik esandakoan.
Gero, artaldera sartu, artaldea hartu eta erdian dagoen hesiaren tartetik pasatuaz zelai barrenean dagoen borobilera ekarriko ditu ardiak, eta orduan, bai ardiak bai txakurra bertan geldituko dira.
Hori lortutakoan, epaimahaik adierazi bezala, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik igaro.

Bigarren ariketa
Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalaturik dagoen bide batetik joan beharko du txakurrak eta ardiengana sartu; artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartu beharko du. Ardi guztiak barruan daudenean zakarkeriarik gabe atera beharko ditu”.


#RuperArKo



No hay comentarios:

Publicar un comentario