2024/07/03.
19:00.
Lazarraga lorategian.
IKUSKIZUNA.
Musika, poesia, istorioak, argazkiak eta bideoak uztartzen ditu emanaldiak. Elena Yaqubee musikari eta aktibista afganiarra eta Fabio Joel Tunno musikari, antzezle eta kultura ikerlari italiarra dira emanaldia emango dutenak.
Afganistanek dituen 34 probintzietan barrena bidaiatu, eta ahaztuta dagoen lurralde hartako kultura, tradizioa, musika eta istorio desberdinak deskubritzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.
Musika, poesia, istorioak, argazkiak eta bideoak uztartzen dira emanaldian zehar, eta gerraz, biolentziaz, emakumeen eskubideez, errefuxiatuen errealitateaz, itxaropenez, ametsez... ariko dira. Afganistanen gertatzen ari denaren errealitate gordina erakutsi, biolentzia eta zapalkuntza kondenatu, eta, aldi berean, itxaropenaren hazia zabaltzea da emanaldiaren helburua, arteak mundua astintzeko eta berreraikitzeko duen ahalmenaz baliatuta.
#RuperArKo
No hay comentarios:
Publicar un comentario