Buscar este blog

domingo, 25 de febrero de 2024

JOSE MARI LEIBARREK TXAPELA BERRETSI DU.

goiena

Jose Mari Leibarrek herriko ehiztari onenaren txapela berretsi du

Senior mailako lehen hiru saillkatuak eta beteranoetako lehenengoa.



Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ots. 25a, 15:43

Zanbranan jokatutako txapelketan bera izan da onena, bederatzi eper botata. Hamabosgarren aldiz irabazi du herri mailako ehiza txapelketa.

Zanbranako –Araba– Txoriarte ehiza barrutian egin zuten zapatuan Oñatiko ehiza txapelketa. Hemezortzi lagunek hartu zuten parte eta Jose Mari Leibar izan zen eper gehien ehizatu zituena; bederatzi. Bera izan zen txapelketako irabazlea eta hamabosgarrenez jantzi zuen herriko ehiztari onenaren txapela.

Senior mailan, hauxe izan zen sailkapena:

  1. Jose Ignacio Leibar Larrea, bederatzi eperrekin
  2. Mikel Lopez Morales, lau eperrekin
  3. Aitor Zugasti Kortabarria, hiru eperrekin
  4. Josu Lizarralde Elkorobarrutia, bi eperrekin
  5. Mikel Zufiria Errasti, bi eperrekin

Beteranoetan, berriz:

  1. Mikel Otxoa de Angiozar, lau eperrekin
  2. Jose Luis Garcia de la Fuente, eper batekin

Eskualde mailakoa hurrengoa

Hurrengo txapelketa zonalde mailakoa izango da eta Debagoienako eta Zumarragako ehiztariek hartuko dute parte. Irailaren 28an jokatuko dute. Gaurko txapelketan senior mailan sailkatu diren lehen hiru ehiztariak eta beteranoen mailako lehenengoak izango dira Oñatiko ordezkariak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario