Buscar este blog

lunes, 4 de septiembre de 2023

LAGUN (MIGEL ARREGI) GIPUZKOAKO TXAPELDUN.

 2023/09/03.

EHATE, Artzain txakur txapelketak / Concursos perros pastor Euskal Herria





Artzain Egunaren barruan, gaur jokatu da Legazpin Gipuzkoako 54. Artzain Txakur Txapelketa. Migel Arregiren Lagun txakurra izan da txapelduna eta Jabier Zubiaurreren Mendi, bigarrena.
Txapelketaren barruan joan zen uztailean hil zen Juan Jose Arrizabalagaren artzaina oroitu da.
Goizean, berriz, Aritz Ganboak, txakurren trebakuntzari buruzko saioa eskaini du herriko plazan.
Hona hemen txapelketako sailkapen osoa:
1. LAGUN. Migel Arregi (Oñati).
2. MENDI. Jabier Zubiaurre (Mutriku).
3. ZEU. Jose Mari Bengoa (Oñati).
4. GOIZ. Migel Arregi (Oñati).
5. TXATO. Aitor Tato (Ataun),
6. BAT. Aitor Tato (Ataun).
7. KARPO. Jose Martin Tolosa (Ibarra).
Lehenengo hiru sailkatuek Gipuzkoa ordezkatuko dute irailaren 16an Garain jokatuko den Euskal Herriko txapelketan, eta txapeldunak irailaren 24ko Oñatiko Nazioarteko txapelketan hartuko du parte.
Zorionak txapeldunari eta partaide guztiei.

No hay comentarios:

Publicar un comentario