Buscar este blog

jueves, 8 de junio de 2023

GIPUZKOAKO PROBINTZIAKO ARTXIBO HISTORIKOA BISITA GIDATUA.

 

  • 2023/06/09.
  •  10:00.
  •  Ibarra Zelaia, 4.



BISITA GIDATUA.
Artxiboen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2007an, Artxiboen Nazioarteko Kontseiluak (ICA) ekainaren 9a Artxiboen Nazioarteko Eguna izendatu zuen, artxiboek erabakiak, jarduerak eta memoria zaintzen dituzten erakunde gisa duten eginkizunaz gizartea sentsibilizatzeko; belaunaldiz belaunaldi transmititzen den ondare bakar eta ordezkaezina baita.

Ekainaren 9an, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, 4 bisita gidatu antolatuko dira artxiboan: goizean bi (10:00 –euskaraz- eta 12:00 –gaztelaniaz-) eta arratsaldean beste bi (16:00 –gaztelaniaz- eta 17:30 -euskaraz).

Bisita bakoitzean, gehienez, 20 laguneko taldea izango da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du, gutxi gorabehera.

Bisitaren ibilbidea artxiboko hainbat gunetatik igaroko da, baita sarbide mugatuko eremu batzuetatik ere (gordailuak, lan-aretoa, zaharberritze-tailerra, etab.). Bisitaldian dokumentuen zaharberritze-jardueraren azalpen praktikoa emango da.

Bisita gidatuetan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea, telefonoz (943415060) edo emailez ahpg-gpah@gipuzkoa.eus.

Herritar guztiak daude gonbidatuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario