Buscar este blog

sábado, 22 de abril de 2023

GAZTAGINTZAREN SEKRETUAK.

 2023/04/22.

10:30.

Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola





BISITA GIDATUA

Puntaik Punta. Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia

Arantzazuko Parketxeak eta Gomiztegi artzain eskolak Gaztagintzaren sekretuak ezagutarazteko eta Gomiztegin bertan egiten diren gaztak dastatzeko jarduera berezia antolatu dute elkarlanean.  

Hasiera Arantzazuko Parketxetik burutuko da, Aizkorri-Aratz Natura Parkearen bihotzean kokatua, eta bertatik abiatzen den ibilbide irisgarrian zehar abiatuko dira. Ibilbidean geldialdi desberdinak egingo dira ingurunearekin eta Arantzazu auzoarekin zerikusia duten gai desberdinak jorratuz.

Ibilaldiaren amaieran Gomiztegi Baserriarekin topo egingo dute bisitariek eta bertan baserrira bisita gidatua eskainiko zaie, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz. Artzaintzak gure kulturan izan duen garrantzia ezagutzera ematea izango da bisitaren funtsa, ogibide hau gertuagotik ezagutuz.

Instalazioetara bisita, gazta nola egiten den azaltzen duen diaporama, artzain txakurren erakustaldia eta Arantzazu gazten dastatzearekin borobilduko dute goiza bisitariek. Familia edo lagunartean goiza igarotzeko plan zoragarria.

Arantzazuko Parketxetik ibilbidea Gomiztegiraino eta han bisita gidatua. Arantzazu auzoa. Denontzat. Aurretiko izen-ematea: Aurre-erreserba.

No hay comentarios:

Publicar un comentario