Buscar este blog

miércoles, 1 de marzo de 2023

"ATZO, ETZI. OÑATIKO KULTUR ONDARE ETNOGRAFIKOA"

 

  • 03/03/2023.
  •  18:00.
  • Kultur etxeko zine aretoan.



LIBURU AURKEZPENA.

Gure Bazterrak taldekoek lan berria argitaratu dute. 2021.urtean, 100 lagun baino gehiagoren partehartzearekin, herriko ondare etnografikoa aztertu zuten Erreusak egitasmoan (herriko 80 baserri, etxe, eskulantegi eta elkartek gordetako objektuen inguruko datu-bilketa eta nagusiei egindako 30 elkarrizketa, jardunaldiak, formakuntza saioak… ). 1540 piezaren katalogazioa eta 30 elkarrizketa baino gehiagoren ondoren, ikusi eta ikasitakoarekin liburu bat osatu da, herritik jasotakoa herriari itzuli asmoz.

Arantzazu Sagarzazu Sacristán Gure Bazterrak-eko taldekideak idatzi duen Atzo, etzi. Oñatiko Kultur Ondare Etnografikoa liburua Jerardo Elortza bildumako laugarren alea izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario