Buscar este blog

viernes, 2 de diciembre de 2022

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

2022/12/02.



Aurtengo Euskararen Nazioarteko Eguna ekitaldiz beteta datorkigu. Egitaraua Udalaren Euskara-Hezkuntza sailak, Oñatiko Ikastetxeek eta bertako Guraso Elkarteek adostu dute.

Hona hemen antolatutako ekitaldien berri zehatza:

  • Abenduaren 1ean, osteguna,

Tartean teatro taldearen Alderray antzezlana ikusteko aukera izango da Santa Ana antzokian.

12:00etan Batxilerreko ikasleetzako emanaldia izango da. Emanaldiaren ondoren solasaldi irekia izango dute ikasleek aktoreekin.

19:00etan saio irekia.
Salneurria 8 euro.
Sarrerak: www.onati.eus, Txokolaterixan eta leihatila digitalean.

  • Abenduak 2, ostirala,

18:00etan Euskal kantu saioa eta Txokolate jana
Euskal kantuak udaletxeko kontzejupean.
Ikastetxeetako Guraso Elkarteek txokolatea banatuko dute doan.
Ikasleek bizkotxoak salduko dituzte 1€ko prezioan.

Euskararen Egunean gertatzen den guztiaren berri ikastetxeetako ikaslez osatutako kazetari taldeak emango du Oñati irratian.

Oñatiar guztiak daude gonbidatuta Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario