Buscar este blog

domingo, 30 de octubre de 2022

MALEN OSA GARAILE MADEIRAN.

 goiena

Bost mendi lasterketetatik bostak irabazita, Malen Osa garaile Madeiran.

Golden Trail Series finalak jokatu dituzte Madeiran (Portugal) eta Malen Osa oñatiarrak  Open kategoria irabazi du horren baitako bost lasterketak irabazita. Sailkapen absolutuan, elite mailakoekin batera, seigarren postuan sailkatu da.

"Oso pozik" Malen Osa oñatiarra, Madeiran (Portugal) lortutakoarekin. Munduko mendi lasterkariek parte hartu duten Golden Trail Serieseko finalak izan dira han eta, Open kategorian, irabazi egin du oñatiarrak. Lasterketaren formatua berria zen beretzat, lasterketa bakarra izan beharrean bost izan dira-eta; tenperatura eta aldapak ere ez ohikoak izan ditu. Bada, bost lasterketak irabazi ditu oñatiarrak. Elite mailan lehiatu diren korrikalariekin batera, berriz, sailkapen absolutuan, seigarren postua lortu du Salomon etxeko ordezkari den Osak.

Oihana Kortazar elgetarra ere lehiatzekoa zen, baina ezin izan du parte hartu hanka bihurritu duelako aurreko lasterketan.

2 comentarios:

  1. Malen Zorionak !!!!!!
    Bejondeizuela eta disfrutatu momentu onekin gu zurekin disfrutatu egiten dugun moduan.
    Besarkada haundi bat

    ResponderEliminar