Buscar este blog

martes, 19 de julio de 2022

URBIAKO FONDA SAN INAZIO EGUNEAN ZABALIK EGONGO DA.

 goiena



Gipuzkoako eta Arabako partzuergoak hartu du erabakia: bi elgetarrek kudeatuko dute Urbiako fonda. San Inazio eguneko ospakizuna ere berrartuko da aurten, eta, hain zuzen ere, egun horretarako, hilak 31, irekita izango ditu bordak ateak.

Partzuergoak emandako datuen arabera, hasiera batean, 50 pertsonak erakutsi zuten fonda kudeatzeko interesa, eta hamar bat lagun bertara gerturatu ziren negozioa gertutik ezagutzera. Azkenik, Elgetako Peio Bilbaok eta Naiara Romatetek kudeatuko dute fonda.

Hilaren 31, domeka, baino lehen zabaltzea espero dute, San Inazio eguneko ospakizunara begira. Jaiari dagokionez, Partzuergoak gaur bertan egingo du bilera zer antolatu erabakitzeko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario