Buscar este blog

viernes, 11 de febrero de 2022

ERREUSAK PROIEKTUAREN INGURUKOA IZANGO DA JERARDO ELORZA BILDUMAKO 4. ALEA.

 2022/02/11

Card image cap
(Arg: erreusak etnografia YouTube kanala)
Liburua udazkenerako aurkeztea espero da

  Gure bazterrak taldearen proiektu berezia da Erreusak izenekoa. Galtzen ari den bizimodu baten lekukotza gordetzeko helburuz, herriko baserri eta zenbait tailer eta interesgunetan dauden elementu etnografikoak katalogatu ziren iaz. Objektuen argazki eta deskribapenak egin ziren eta horien erabileraren eta ohituren inguruan herritarren adierazpenak grabazio bidez jaso ziren. Bildutako material grafiko eta ahosdun horren hainbat lagin jasoko dira liburuan, guztien arteko lotura eta hausnarketa haria osatuz. Kultura herrikoia aldarrikatu eta balorea ematea da liburuaren azken helburua. Bide batez, egindako bilduma lanari beste proiekzio bat eman eta publiko berriarengana helarazi nahi da.

  Arantzazu Sagarzazuk eta Klara Larruzearen koordinaziopean egin zen Erreusak proiektuaren landa lana, uztaila eta abuztuan zehar. Ondorengo katalogazioaz Sagarzazu arduratu zen, nagusiki. Liburuaren prestaketan ere Gure bazterrak taldeko kide den Arantzazu Sagarzazu ari da buru-belarri.

  Jerardo Elorza bildumako laugarren liburua osatzeko lanak Ereitten kultur zerbitzuak enpresaren bitartez bideratu ditu udalak, aurreko hiru aletan egin bezala. Enpresa arduratuko da liburuaren taxutze lanen koordinazio, zuzentze eta edizioaz, baita diseinu eta maketazioaz ere. Lana udazkenerako amaitzea aurreikusten da eta liburuaren aurkezpena azaro-abenduan egingo da, ondo bidean. Erreusak proiektuaren inguruan osatzen ari diren liburuaren 500 ale argitaratuko dira.

  Jerardo Elorza bildumaren lehen hiru aleak Jerardo Elorzari berari, Espainiako txoko ezberdinetatik Oñatira bizitzera etorritako bizilagunei eta Oñatiko rockaren historiari eskainitakoak izan ziren.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario