Buscar este blog

domingo, 19 de diciembre de 2021

KIMU-URTXINDENDAKO LEHENENGO SARIA ETA HERRITARRENA.

 GOIENA


Kimu-Urtxinendako, lehenengo saria eta herritarrena
Kimu-Urtxin loradendakoak, udal arduradunekin.

Oñatiko XIV. erakusleiho lehiaketako sari nagusiak (500 euro sari bakoitzak) loradendak irabazi zituen. Andrea Azkoagarendako izan zen bigarren saria (300 euro) eta Oreka interiorismoarendako, hirugarrena (200 euro).  Guztira, hemeretzi saltokik hartu dute parte aurtengoan. 

Epaimahaikideek lau irizpide baloratu dituzte, erakusleiho onenak aukeratzerako orduan: konposizioa, argiztapena, kolorea eta originaltasuna. Horiek aintzat hartuta saritu dituzte aurtengo saltokiak. Kimu-Urtzinena, itsaso barruko bizitzan dago oinarrituta.

1.060 boto

Epaimahaiak aukeratutakoez gain, herritarrek ere bazuten beraien gustukoenari botoa emateko aukera. Hala, 1.060 boto jaso dira, eta horietatik, 301 (%28,4) Kimu-Urtzin loradendarendako izan dira.

Gainera, botoa ematen duten herritarren artean, 200 euro zozketatu dira, eta sariduna, Irene Madinabeitia Uriarte izan da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario