Buscar este blog

sábado, 28 de agosto de 2021

REALAK IRABAZI DU AZKOAGAINEN.

 goiena.

Realak lortu du hirugarren postua Euskal Herria Kopan, Eibarren aurka irabazita Azkoagainen (2-1)

Realak lortu du hirugarren postua Euskal Herria Kopan, Eibarren aurka irabazita Azkoagainen (2-1)

Azkoagainek hartu du gaur arratsaldean Eibar eta Real Sociedad taldeen arteko partidua. Euskal Herria Kopako hirugarren eta laugarren postuak jokatu dituzte, ikusleak berreskuratu dituen Azkoagainen. Realeko neskak gailendu dira partidan, Eibarren aurka 2-1 irabazita, eta hala hirugarren postua eskuratuz Euskal Herria kopan.

Arratsaldeko 18:00etan hasi da neurketa Azkoagainen,eta hasierako minutuak nahiko berdintsua izan dira, aukera garbirik gabe. Eibarreko jokalariek berehala izan dute, ordea, lehen aukera; Arolaren jaurtiketak kale egin du, gertu izan den arren. Hemeretzigarren minutuan iritsi da, ordea, donostiarren lehen gola (1-0), Nerea Eizagirreren eskutik. Franssik emandako asistentzia erabakigarria izan da Eizagirreren lehen gol horretan.

Lehen gol horrek konfidantza eman die Realeko neskei; eibartarrek, aldiz, ez dute aukera garbirik izan lehen zatian zehar. Atsedenaldira iritsi baino minutu batzuk lehenago, aukera bikoitza galdu du Realak; Franssiren errematea zutoinera joan da, eta Ceciliaren aldaratzea langaren gainetik joan da. Hala, Reala nagusi izan da lehen zatian zehar, eta Eizagirrek egindako lehen golarekin garaile iritsi da atsedenaldira (1-0).

Eibarren lehen gola, Ruthen eskutik

Bigarren zatia hasi eta berehala egin du bigarren gola Realak, Elene Vilesen eskutik. Bigarrena egiteko, Nereak jaurtiketa egin eta aldaratzea aprobetxatu du Vilesek, 47. minutuan (2-0). Realak jarraitu du nagusi izaten bigarren zatiko lehen minutuetan, baina 65. minutuan iritsi da armaginen lehen gola; Ruthek Eibarren lehen gola sartu du korner zuzen baten bitartez. 

Eibarreko Llompart markagailua berdintzetik oso gertu izan da 68. minutuan, baina bere jaurtiketak langan jo du. Armaginak azken minutura arte berdinketaren bila joan diren arren, ezin izan dute Reala mendean hartu. Hala, Azkoagainek hartu duen partiduan hirugarren postua Realarentzat izan da, laugarrena Eibarrentzat (2-1).

No hay comentarios:

Publicar un comentario