Buscar este blog

miércoles, 2 de junio de 2021

IRTEERA ASKOTAKO ASTEBURU BAT: DURU 2, IRURIXO ETA URDABIDE 12..(2021)

 

Aloña Mendi Espeleologia Taldea


Asteburu honetan 3 irteera egin ditugu. Larunbatean Duru 2 eta Urdabide 12 egin dira eta igandean Bergaran dagoen Irurixokoa. 

Larunbatean, taldeko Borja eta Joseba prest gaudela, Laurent agertu da beste leize bat ikusi nahi zuela esanez. Beraz, hirurok, leize horren bila abiatu gara. Eskistan 4x4a utzi eta Enaitzeko urzuloaren bila joan gara. Goiz erdia leize horren bila egon arren ez dugu aurkitu, bai, ordea, beste leize txiki bat, baina 5 metroko desnibela zuena. 


Enaitzen aurkitutako leize berria

Ondoren, Laurent, bakarrik,  Duru 2 leizera abiatu da. Barruan haizea nabaritzen da. Leizea berrikusi eta zulo txiki bat ikusi du, hori bai, harriz osaturiko oztopoak kendu eta jende gehiago beharko da bertatik pasatzeko. Beraz, hurrengorako utzi du. 

Joseba eta Borja Urdabide 12ra abiatu gara. Bertan beste leku estu bat ikusi eta leizea topografiatu behar da. Eguerdia da eta bazkaldu ondoren hasi gara jaisten. Zuzenean behera jo dugu eta zulo txikiko harriak kentzen hasi gara. Barruan gaudela, haizea, barrurantz, nabaritzen da eta ur zarata ere. Baina gure azpian dagoen meandro zatia oso estua da eta nahiz eta metro eta erdi beherago joan garen ez dugu aurrera egitea lortu. Penaz, topografia eginaz gorantz joan gara. 
Oraindik ez da euria guregana iritsi baina lainoa bai sartu dela eta meriendatzera Urbiako fondara abiatu gara. 

Urdabide 12, 19 metroko lehen putzua


Igandean, Lin eta Fish Irurixoko leizera joan dira. Koba interesgarria da eta oso espoliatua dagoen arren oraindik hartzen markak ikusten dira. Bukaeran dagoen erorketan haize korrontea barrurantz nabaritzen da baina estugunea oso txikia da eta ezin da aurrera jo. Hona ere, harriak kentzera bueltatu beharko dugu. 
Beste irteera baterako lana badugu...

No hay comentarios:

Publicar un comentario