Buscar este blog

miércoles, 24 de marzo de 2021

AMELI IPUINEN JOSTUNA..(2021)

“Ameli ipuinen jostuna” ipuin kontaketa saioa

Ipuin kontaketa saioa 4-5 urte arteko neska-mutikoei zuzenduta.



 Ordu erdiko bi saio, 17:30ean eta 18:15ean. Saioen artean etenaldia, gela aireztatzeko eta garbitzeko

OHARRA:

Azken aldian liburutegiak antolatzen dituen ipuin kontaketen arrakasta ikusita, bi aldaketa nagusi egitea erabaki dugu:

  • Otsailetik apirila arte, hilean bi OSTEGUN KONTALARIAK antolatuko dira: bata 4-5 urtekoentzat eta bestea  +6 urtekoentzat. Beraz, eskaintza bikoiztuko dugu!!
  • Otsailetik aurrera eta berriro jakinarazi arte, gonbidapenak lortzeko sistema ere honako hau izango da:
  1. Hilaren lehenengo astean (astelehenetik ostiralera) izena emateko epea irekiko da. Umearen IZENA, ADINA eta TELEFONO ZENBAKIA eman beharko dituzu.
  2. Izena emateko aukerak: Telefonoz: 943 71 61 11 / Korreoz: liburutegia@onati.eus / Whatsappez: 688 732 826
  3. Lehen aste horretako ostiral arratsaldean (19:30) zozketa egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.
  4. Haur bakoitzeko SARRERA BAT zozketatuko da.
  5. Joaterik ez baduzue, jakinarazi liburutegian eta erreserbako haurrei eskainiko zaie zuen gonbidapena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario