Buscar este blog

domingo, 31 de enero de 2021

El Ayuntamiento inicia el expediente de expropiación de los bienes a ocupar para la construcción de la conexión de la rotonda de Munazategi a Garibai.

 

Munazategiko biribilguneak Garibaira izango duen lotura eraikitzeko hartu beharreko ondasunen desjabetze espedienteari hasiera eman dio Udalak

2021/01/29




Desjabetu eta aldi baterako okupatuko diren lursailen zerrenda argitaratu da

  Garibaiko auzotarrek GI-2630 errepiderako sarbide seguruagoa izan dezaten, Munazategiko biribilgunea izango denerako sarrera-irteera adarra egingo du Udalak. Pasa den azaroko Osoko Bilkuran onartu zen Munazategiko biribilgunearen proiektuan erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda eta 2. Eremua gauzatzeko obren onura publikoa eta gizarte interesa aitortuta, nahitaezko desjabetze espedienteari hasiera ematea.

  GI-2630 errepidean egingo den biribilgune berrian Garibairako sarbidea egokitzeko hainbat lursail ukituko dira, 444,5 metro karratu desjabetzea aurreikusten du udalak eta beste 415 metro karratu aldi baterako okupatzea. Desjabetu nahiz aldi baterako okupatuko diren lursailen berri ematen duen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen atzo, alegazioetarako 15 eguneko epea irekiz.

  Foru Aldundiak, urrian jada, Munazategi inguruko errotondaren proiektuak ukituko dituen lursailen zerrenda argitaratu zuen. Biribilgunea egin ahal izateko jabe ezberdinenak diren bederatzi lursail ukituko dira, 8 lursail desjabetzea aurreikusten da, 2.074 metro karratu hartuz, eta beste lau lursail edo 234 metro karratu aldi baterako hartuko dira. Udalak orain argitaratu duen zerrenda, biribilgune horrekin lotuko den Garibai auzorako sarbidea eraikitzeko hartuko diren lursailen zerrenda da.

  Munazategi inguruan biribilgunea eraikitzeko prozesua bizi-bizi doa, bai behintzat bulegoetan. Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak urtarrilaren 19an egindako bileran eraikuntza proiektua onartu zuen. Udalak bere aldetik, 91.000 euroko partida berezitu du aurtengo aurrekontuetan aipatu Garaibairako sarbide-adarra eraiki ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario