Buscar este blog

martes, 1 de diciembre de 2020

GABONETAKO ARGIAK PIZTUKO DITUZTE.....

 GOIENA

Abenduaren 17an piztuko dituzte Gabonetako argiak Oñatin

Abenduaren 17an piztuko dituzte Gabonetako argiak Oñatin
Argiak jartzen Portalekua ondoko biribilgunean.

Joan den astean hasi ziren Gabonetako argiak jartzen Oñatin. Ohiko kale eta guneak argiztatuko dituzte aurten ere, baina apaingarri gehiago jarriko dituzte. Abenduaren 17an piztuko dituzte argiak.

Ohiko kaleetan eta gunetan jarriko dituzte aurten ere Gabonetako argiak baina apaingarri gehiago egongo dira. Adibidez, erdiguneko kaleetan hamar argi arku beharrean, 24 jarriko dituzte. Hainbat aurrekontu eskatuta,  LCT electricidad Pasaiako enpresak egindako eskaintza lehenetsi du Udalak; merkeena izan da baina horrez gain, elementu gehiago jarriz hobekuntzak proposatu ditu.

Kale Zaharrean, Kale Barrian eta Atzeko kalean zortzina argi arku jarriko dituzte eta udaletxeko fatxadan Urte berri on dioen kartela. Plazako arkupetan, Portalekuan nahiz Unibertsitate etorbideko biribilgunetan argiz apaindutako irudiak jarriko dituzte eta Bidaurretako izeia ere apainduko dute argiz. Erabiliko diren argi guztiak LED mikrobonbillak izango dira eta apaingarriak bereziak, zumitz zurizkoak izango dira. Argiak egongo dira baina musikarik ez kaleetan aurtengo Gabonetan. Onartutako aurrekontua 14.430 euro (+BEZa) da.

Joan den astean hasi ziren argiak jartzen eta hilaren 17an piztuko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario