GOIENA
2020-01-24 10:07
Espainiako Koba Turistikoen Elkarteak Arrikrutz-Oñatiko Kobari saria eman zion atzo, eguena, Madrilen egiten ari diren Fitur turismo azokan. 2018an zehar Arrikrutzeko lehoiaren inguruan egin zen hedapen eta hezkuntza lanagatik saritu dute. Udaleko sozioekonomia batzordeburu Xabier Igartua eta Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziako Ikerne Altube izan ziren ekitaldian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario