Buscar este blog

miércoles, 9 de octubre de 2019

OÑATI ETA LEGAZPI ARTEKO AUTOBUS ZERBITZUA MARTXAN DA.

Servicio microbus Oñati-Legazpia


9/10/2019.

Olapoto eta Aiastui bitartean dauden lau zubiak konpontzeko lanak direla eta irailaren 18tik errepidea itxita dago eta horrek eten egin du Legazpi eta Oñati lotzen dituen Lurraldebuseko DG04 autobus zerbitzua; Lurraldebusek eskaini dituen ordezko zerbitzuek ez dute Legazpi eta Oñati arteko ibilbidea egiten.
Oñatiko Udalak, bide mozketak eta autobus zerbitzuaren etenak sortu dituen kexa ugariei erantzuteko, Legazpiko udalarekin bat egin du akordio bat lortzeko Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa departamentuarekin eta, herri arteko ohiko Lurraldebus zerbitzua berrezarri arte, bi udalerriak lotuko dituen behin-behineko zerbitzua eskainiko da.
 
Zerbitzua Goierri Bus SL enpresaren mikrobus batek eskainiko du eta Olabarrieta auzoko landa-bideetaik igarotzeko baimena izango du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario