Buscar este blog

domingo, 21 de octubre de 2018

Maider Arregi oñatiarrak irabazi du Aramaioko lehen kopla txapelketa.

GOIENA

   GIZARTEA  ARAMAIO  OÑATI
Iturrieta sagardotegian jokatutako finaleko buruz-burukoan Jokin Labaieni gailendu zaio. Finalean jardun duten zortzi bertsolariek mandolinaren eta gitarraren laguntza izan dute.
Oñatiarrarekin batera, Jokin Labaien, Andere Arriolabengoa, Aitor Ugarte, Aitor Esteban, Martin Berrizbeitia, Txaber Altube eta Peru Abarrategi sailkatu dira finalerako. Bakoitzak bi ofiziotan jardun du eta bi onenak buruz-burukora sailkatu dira.
Finalaren bidean, beste lau bertsolari geratu dira: Martin Abarrategi, Haizea Arana, Ane Zuazubiskar eta Paula Amilburu.

Ikasturtea hasteko

Lehen aldiz egin dute Aramaioko kopla txapelketa, bertso eskolako ikasturteari hasiera emateko. Lau talde daude bertso eskolan. Guztira, 25-30 bat lagun. Gehienak aramaioarrak dira, baina badaude, arrasatearrak, aretxabaletarrak eta otxandioarrak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario