'Handia' filma Oscar Sarietarako aurre-aukeratua izan da
2018-08-14 13:30 KULTURA DEBAGOIENA OÑATI
Aitor Arregi oñatiarrak eta Jon Garañok zuzendutako filma Espainia Oscar Sarietan ordezkatzeko egin duten lehen aukeraketan dago, beste bi lanekin batera: Javier Freser-en Campeones eta Asghar Farhadi-ren Todos lo saben. Hiruren artetik aurrera egiten duena, ingelesez besteko film onenaren kategorian lehiatzeko hautagaia izango da.
Filmaren Twitter kontuan irakurri daitekeenez, "euskaraz eginiko film bat azken lehian sartzen den bigarren aldia da". 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 30era bitarte ikusi ahal izan diren 43 film luzeren artean egin dute lehen hautaketa.
Gaur arte, Espainiaren izenean aurkeztutako lau lanek lortu dute ingelesez besteko film onenaren saria eramatea: Volver a empezar (Jose Luis Garci), Belle Epoque (Fernando Trueba), Todo sobre mi madre (Pedro Almodovar) eta Mar adentro (Alejandro Amenabar).
Hainbat errekonozimendu
Ibilbide oparoa ari da egiten Moriarti ekoiztetxearen euskal filma. Hamar Goya irabazi zituen otsailean, jatorrizko gidoi onenarena, tartean (13 izendapen zituen); urtarrilean, bi Feroz Sarieskuratu zituen, kartel onenarena eta musika original onenarena (lau hautagaitza zituen); eta epaimahaiaren sari berezia eman zioten, iaz, Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioan. Horrez gain, Fikzio Lanik Onenari Urrezko Txapela jantzi zuen Zinemaldia.cat jaialdian, eta Bai Euskarari Laguna Saria ere eman zieten Arregi eta Garaño zuzendariei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario