Buscar este blog

miércoles, 27 de septiembre de 2017

Saioa Arkonada eta Jon Altube.

OK MAGAZINEA

2017-09-27 14:15:21
LAU PROBA JOKATUTA, BESTE SEI FALTA DIRA ORAINDIK
Arkonada eta Altube, Euskal Herriko Mendi Duatloiko lidertzan
Saioa Arkonada eta Jon Altube bikote oñatiarrak, Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuiko lidertza hartu du asteburuan. Larunbatean jokatu zen Urduñako proban, emakume eta gizakumeen arteko lasterketa irabazi ostean, bikote mixtoen sailkapen buruan jarri dira. Podiumera igo dira orain arte lehiatu diren proba guztietan.

Hasiera bikaina eman diote Saioa Arkonada eta Jon Altubek, aurtengo Euskal Herriko Mendi Duatloiko zirkuituari. Orain arte jokatu diren lau probetan, sailkapeneko lehen postuetan ibili dira bikote mixtoen (emakume eta gizakumeak) arteko lehia berezian. Beasainen hirugarren, Ibarran eta Zeanurin bigarren, eta pasaden larunbatean Urduñan lehenengo izan ostean, sailkapen nagusiko lidertzan dira orain.

Biak ala biak berriak dira kirol diziplina honetan eta hasiera oso ona izan bada ere, patxadaz joan nahi dute. «Egutegiaren erdira ere ez gara iritsi. Oraindik asko falta da» adierazi digute. Larunbatean Arriaranen jokatuko da bosgarren lasterketa eta hori amaituta, beste horrenbeste proba faltako dira zirkuitua amaitzeko.

Duela aste batzuk onartu zigutenaren arabera, «helburu handiegirik gabe, probaz-proba gozatuz, eta batez ere ikasiz» joan nahi dute Arkonada eta Altubek.

Bikuña hirugarren Donostian

Duatloiko emaitzaz gain, atletismoan ere emaitza onak lortu dituzte asteburuan Oñatiko korrikalariek. Saioa Arkonadak berak, igande goizean jokatu zen Urduñako herri krosa irabazi zuen eta egun berean, baina Donostian, Miren Josune Bikuñak podium bat lortu zuen.

5 Milia Buru Osasunaren aldeko lasterketan hirugarren emakumezkorik azkarrena izan zen Bikuña, Itziar Barrenetxea eta Oihana Ezpondaren atzetik. 8 kilometroko ibilbidea 33 minutu eta 23 segundutan osatu zuen txantxikuarrak.


Arkonada, Altube eta bi alabak Urduñako podiumean

No hay comentarios:

Publicar un comentario