Agustin Zarketari eskainitako seilu eta postalak argitaratu ditu CECA Oñati taldeak.
Txistularia jaio zela 100 urte beteko dira astelehenean, maiatzaren 10ean
AGUSTIN ZARKETA
Agustin Zarketa Eluategi, 1921eko maiatzaren 10ean
jaio zen eta 2004ko urrian zendu 83 urte zituela.
Etxean danborrarekin hasi, gero dantza taldean,
bandan sasofoia jotzen eta azkenik txistuarekin
bukatu zuen.
Txistu Bandarekin hamaika diana, iriarena,
Korpusetako dantza eta kalejira joko zituen bere
bizitzako ibibidean.
Horretaz gain, kanturako ere zaletasun handia
zuen, eta Parrokiako koroko partaidea izan zen.
Gaztetan Donostia aldean izan zen ikasketetan 19
urte arte.
Soldaduzka Afrika aldean egin zuen.
1951ean ezkondu zen Pakita Alberdi
osintsuarrarekin eta sei seme-alaba izan
zituzten.
Esku lanetarako trebetasuna zuen eta
marrazkigintza, kaligrafia,partituren idazketa eta
etxetik zetorkion burnigintzan aritu zen.
Mendia, perretxikoak, eskaluak, sagardoa eta
txoriak zituen zaletasun;jilgeruen txistuek
alaitzen zuten Kale Barriako 24. zenbakiko kale
artea.
“Onraita” lantegian aizkoragintzan jardun zuen
erretiroa hartu artean.
70eko hamarkadan Txistu Akademia sortu zuen
Hijinio Iriarte txistukidearekin batera,
etorkizunerako txistulariak prestatzeko asmotan.
“Txistularia” aldizkariko bazkidea zen eta
harremanak mantetzen zituen Gipuzkoako
txistulariekin: Ansorena, Bonifazio
Laskurain,Arozena, Mendizabal...Herrietako jaietan
antolatzen ziren alardeetan parte hartzen zuen.
Txistua, danboliña eta atabalarekin ikusten dugu
Agustin beti dotore,zuzen eta aurrera begira.
"TXISTUKO AKADEMIAKO SORTUTAKO LEHENENGO IKASLEAK"
"ZARKETAREN OMENEZ EGINDAKO TXISTULARIEN KONTZERTUA"(1987/09/27)
No hay comentarios:
Publicar un comentario