martes, 26 de noviembre de 2019

ARANTZAZU ERREKAN IKERKETA.....4

espeleoamet

2019/11/23,Larunbata

Berri onak izan ditugu azken aste hauetan. Arantzazu erreka inguruan egitea nahi dugun ikerketarako eskatu genuen diru-laguntza onartu digutela jakin bait dugu. Proiektu honen bitartez, Arantzazu 

Arantzazu erreka

Berri onak izan ditugu azken aste hauetan. Arantzazu erreka inguruan egitea nahi dugun ikerketarako eskatu genuen diru-laguntza onartu digutela jakin bait dugu. Proiektu honen bitartez, Arantzazu errekaren ikerketan aurrera pausu bat eman nahi dugu, bertara heltzen diren uren dinamika  aztertuz.

Azken urteetan inguru honetako zenbait koba berresploratu ditugu, Gomistegiko koba, Gesaltza-Arrikrutz edo Iritegi-Aixen koba-Tortuga sistemak adibidez. Zortez koba berriak ere aurkitu ditugu: Okola 6Arantzazu erreka 1 eta Lizartza 1. Guztiak Arantzazu errekarekin zuzenki erlazionatuak.
Orain, koba guzti hauen datu hidrologikoak aldi berean hartuz Arantzazu errekaren ikuspegi orokorra izatea nahi dugu. Horretarako neurgailuak jarriko ditugu koba hauetako ur eremutan eta baita Arantzazu errekako arroan bertan ere. Ea nola irteten den!

Sifoia
Asteburu honetan lehenengo frogak egiteko asmoz Iritegi-Aixen-Tortuga sistemara joan gara, bertako sifoi batzuk ikustera. Aixen kobatik sartzea erabaki dugu, Iritegin dagoen saguzar kolonia ez kaltetzearren. Sarrera ikusteagatik bakarrik merezi du bertara joatea. Benetan ikusgarria Aixen kobako sarrera!

Sarreran DistoX-a kalibratzen gutako bat geratu den bitartean beste biak aurrera egin dugu, sifoietara heltzeko instalatu beharreko 25m-ko putzura. Zenbait tokitan instalazio berria egin  behar izan dugu, erabilgarriak ez zeuden parabolt batzuk alde batera utziz. Sifoira heldu garenean ur askorekin aurkitu dugu, 6 bat metro. Ikerketarako aproposa dirudi. Tamalez gaur ezingo dugu ezer egin, ur gehiegi bait dago eta neurgailua beheko aldean jartzea komeni zaigu.

Eguna galeria batzuk errebisatuz eta  Tortuga aldera dauden galeriak bisitatuz bukatu dugu.

Irteera lasaia… Batzuetan ondo etortzen dira horrelakoak ere!

Aixen kobatik Tortugara bidean.
 ikerketan aurrera pausu bat eman nahi dugu, bertara heltzen diren uren dinamika  aztertuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario