martes, 26 de noviembre de 2019

Andrea Azkoaga Interiorista eta Candeluka dendek "Singular Denda" errekonozimendua jaso dute.

2019/11/26.
o
Singular dendak izendapena jaso duten 23 ordezkariak, atz

Sei dira jada izendapen berezi hori duten Oñatiko komertzioak
  Singular dendak egitasmoaren helburua da, tokian tokiko denden lehiakortasuna hobetzea. Horretarako, saltzaileen konpetentziak, saltokia eta erakusleihoak eta komunikazioa hobetzeko tresnak lantzen dira. Hainbat formazio saio egiten dituzte dendariek eta aholkularitza partikularra ere jasotzen dute.
  Singular dendak programa Gipuzkoako Merkatari Elkarteak  sortu zuen 2014an eta 2017an Debagoienera zabaldu zuen, Oñatiko eta Arrasateko udalen lankidetzaz. Ondorengo urteetan jarraipena eman zaio eta herriko  komertzioak ari dira Singular denda errekonozimendua lortzen; iazko urtean lauk eskuratu zuten: Maibi dekorazioak, Arkauz optikak, Chic jantzi dendak eta Amalur belar dendak. Atzo berriz, Andrea Azkoaga Interioristak eta Candeluka jantzi dendak eskuratu zuten, Gipuzkoako merkataritzaren jardunaldi profesionalaren baitan. 
  Komertzio txikietako jabe eta arduradunak balorean jartzea da Singular dendak egitasmoaren bereizgarri nagusia. Hala, talde formakuntza saioak egiten dituzte baina bakarkako aholkularitza ere jasotzen dute, denda bakoitzaren jarduna, kudeaketa edota promozioan hobetzeko laguntza hartuz. Singular dendak aparteko dendak dira, bezeroei apartekoak direla sentiarazten dietenak eta herriko kaleei aniztasuna eta berezitasuna ematen diotenak. Singular denda izendapena lortzea helburua ez baizik eta lanean jarraitzeko pizgarri izan behar duela azpimarratzen dute ekimenaren sustatzaileek, eta bide horretan Gipuzkoako Merkatari elkartearen lankidetza izaten jarraituko dute.
  Barrura begira ez ezik, kanpora begira ere ari dira eta Gipuzkoan zabaltzen ari den marka berezi hau ezagutzera eman asmoz, bezeroei zuzendutako promozio kanpainak egiten dituzte.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario