sábado, 15 de diciembre de 2018

Santa Ana antzokia jendez bete da akordeoi doinuak entzuteko.

GOIENA

Akordeoi doinuak izan dira entzungai Oñatiko Santa Ana antzokian eta jendez bete da aretoa. Emanaldiak lehengo eta oraingo akordeoi-jotzaileak batu ditu eta filmetako soinu bandak jo dituzte, Mama Mia eta Titanic, besteak beste. 

Beste instrumentuak

Akordeoia izan da protagonista gaurko emanaldian, baina bateria, txirula edo tronpeta doinuak ere entzun dira. 

Lora eskaintza

Ekitaldia amaitzeko, emanaldia antolatu duten irakasleek eskerrak eman dizkiete antolakuntzan laguntzaile izan dituzten guztiei. Baina, oraingo zein lehengo ikasleek ere, eskerrak eman nahi izan dizkiete hiru irakasleei kontzertu hau antolatzeagatik eta lora sorta bana eman diete. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario