miércoles, 5 de julio de 2017

Sara Isasisasmendi eta Ainhoa Redin.....3

OK MAGAZINEA
2017-07-04 12:10:21
ZILARREZKO DOMINA BANA LORTU DITUZTE ASTEBURUAN
Sara Isasisasmendi eta Ainhoa Redin Euskal Herriko txapelketako podiumean
Aloña Mendiko igerilariek sasoi betean jarraitzen dute. Iragan asteburuan, Euskal Herriko txapelketak lehiatu dituzte eta beste behin, maila oso altuan aritu dira. Infantilak Galdakaon, eta Alebinak Tolosan. Guztira hamaika igerilarik parte hartu dute udako txapelketarik garrantzitsuenean eta gehien nabarmendu direnak, Sara Isasisasmendi eta Ainhoa Redin izan dira.

Zilarrezko domina bana lortu dituzte asteburuan Sara Isasisasmendi eta Ainhoa Redinek. Biak ala biak, infantil mailako Euskal Herriko txapelketan lehiatu dira Galdakaon, eta orokorrean, oso gustora itzuli dira bizkaia aldean egindako lanarekin.

Isasisasmendik 100 libreetan lortu zuen zilarrezko domina. Aloña Mendiko igerilariak, 1:01:81 gelditu zuen kronoa, Euskal Herriko azpitxapelketa eskuratuz. Aipatu beharra dago, 200 libreetan ere, lan bikaina egin zuela. 2:16:25 denborarekin, laugarren postua eskuratu zuen eta Espainiako txapelketako minima lortzetik hamarren batera gelditu zen.

Redinen domina, 100 bizkarrean iritsi zen. 1:07:50 izan zen txantxikuarraren denbora eta urrezko dominatik bi segundu pasatxora gelditu zen. Probako garailea, Izarraitz igeriketa taldeko Maitane Goenaga (1:05:16) izan zen. Aipatu, era berean, 200 bizkarrean ere, podiumetik gertu ibili zela Redin. 2:28:91 denborarekin, laugarren postua eskuratu baitzuen.

Espainiako txapelketa

Euskal Herriko txapelketak amaituta, Espainiako txapelketa prestatzen dabiltza burubelarri, bi igerilari gazteak. Redinek iazko esperientzia errepikatuko du eta Isasisasmendirentzat, tamaina honetako txapelketa batean parte hartzen duen lehen aldia izango da.

Ainhoak 100 bizkarrean parte hartuko du eta Sarak berriz 50 eta 100 libreetan. Eta baliteke 200eko txartela ere lortzea. Uztailaren 27tik 30era jokatu da Malagan aipatu lehiaketa.

Sara eta Ainhoa, Galdakaoko podiumean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario