Harrera beroa egin dio Oñatik Sharon Stoner taldeari, haren itzuleran
2017-02-12 16:00 OÑATI
Hiru urte zihoan taldea jo barik eta atzo, itzulerako lehen kontzertua egin zuten Antixena gaztetxean. Garai bateko abesti zaharrak jo zituzten, eta ikusleak harrera beroa egin zion. "Oso gustura egon ginen, berezia izan zen, oso beroa", esan du Iñigo Ibarrondo abeslariak.
Antixena gaztetxean jotzen zuten lehen aldia zen eta benetan gustura izan ziren taldekideak. "Eszenatoki txikia da eta ikusleek oso harrera beroa egin ziguten". esan du Ibarrondok.
Hemendik maiatzera bitartean beste bospasei kontzertu dituzte lotuta eta asmoa da horren ondoren disko berriarekin lanean hastea. "Datorren urterako gura genuke kalean egotea. Materiala egon badago eta diskoa ere egongo da", gaineratu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario