miércoles, 25 de enero de 2017

Zubillagan eta Olabarrietan dituen bi etxebizitza alokatzeko prozesuei hasiera emango die Udalak.

2017*01/24.
Alokatze deialdia egitea proposatuko da Osoko Bilkuran
  Konkretuki, Zubillaga auzoa  38 zenbakiko lehena eskuma eta Olabarrieta 28 zenbakiko lehena ezkerra etxebizitzak dira alokairuan eskainiko direnak. Zubillagakoa alokatuta dago une honetan . Indarrean den errenta kontratua ekainaren 30ean beteko da eta azken ordura arte itxaron gabe, alokatze prozesu berria abian jartzea erabaki du gobernu taldeak. Horrela, orain bi aste libre geratu zen Olabarrietako etxebizitzaren alokatze prozesuarekin batera egingo da. Gaia, pasa den asteko Tokiko Gobernu Batzarrean aztertu zen baina aipatu bi udal etxebizitzak alokatzeko deialdia egitea Osoko Bilkurari dagokionez, hala egitea proposatuko da osteguneko bilkuran.
  Udalaren jabetzapekoak diren etxebizitzak errentan hartu ahal izateko, oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Oñatin erroldatuta eta bertan bizitzen egotea gutxienez azken 5 urteetan eta eskatzaileen eta bizikidetza unitateko kideen urteko diru-sarrerak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino 1,7 aldiz handiagoak ez direla egiaztatzea. Horrezaz gain, eskatzaile bakoitzaren gizarte eta familia egoera, orain arte izan duen bizilekuaren egoera, lan gaitasuna eta egoera ekonomikoa ere egiaztatu eta baloratzen dira. Hala, puntu gehien lortzen duten eskatzaileei alokatuko zaizkie Zubillaga 38-1.go ezkerra eta Olabarrieta 28-1.go eskuma diren etxebizitzak.  Halakoetan ez da errenta jakin bat zehazten, izaera sozialeko etxebizitzak izaki, diru sarrera urriak eta etxe premia dutenei alokatzea delako helburua eta dituzten diru sarrerei egokitutako alokairua jartzen zaie. Baina guzti horren berri osteguneko Osoko Bilkuran azalduko da, deialdia egitea proposatuko baitzaio Udalbatzari.
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario