miércoles, 25 de enero de 2017

liztor beltzak.

87 liztor beltz habi kendu ziren iaz Oñatin, aurreko urtean baino 35 gehiago


2017801/25.

Halakorik ikusiz gero abisua udaltzaingoan ematea eskatzen da
  Liztorrek denboraldi bakarra egiten dute habian. Orain ikusten direnak hutsik daude, baina bertan jaio den erregina berria lozorroan dago habi-bola dagoen inguruan, lurpean. Hala, habi zaharra lokalizatuta, udaberrian beste bat sortuko duen erregina topatu eta suntsitu daiteke. Garai honetan gainera, arbolek hostoak galdu dituzte eta goialdean egin ohi diren habiak ikustea xamurragoa da.
  Orain urte gutxi dela ikusi ziren lehen liztor beltzak Oñatin baina ingurua erabat bereganatu dutela esan daiteke, habiak, herriko auzo guztietan agertu baitziren iaz. Udal brigadak eta suhiltzaileek 87 liztor beltz habi kendu zituzten. Gehienak, pozoia erabiliz deuseztatu ziren baina altuera handian zeudenak kentzeko suhiltzaileei deitu zitzaien edota tiroz desegin ziren.
  Herriko auzo guztietan kendu zen habiaren bat, esan bezala, baina ugariagoak izan ziren fruta-arbola edota lore askoko parajeetan. Izan ere, elikatzera doazen erleak bertatik bertara harrapatzea xamurragoa izaten baita halakoetan. Jatorriz asiarra den liztor beltzak ez du arerio naturalik Europan eta bertako erleak akabatzen ari dela diote adituek. Horregatik, prebentzio neurri bakarra gaur gaurkoz, habi berria egiten hasi aurretik erregina hiltzea da edota udaberri-udan, sortu diren habiak kentzea bertako liztor taldea suntsituz. Liztor beltz habiarik ikusiz gero, abisua udaltzaingoan ematea eskatzen da.
  2015ean, 52 liztor habi kendu ziren Oñatin eta iaz jada, 35 gehiago, 87 guztira. 
Iturria: Oñati Irratia

No hay comentarios:

Publicar un comentario