martes, 15 de octubre de 2024

SURFLARIA.

2024/10/15.

18:30.

  • Liburutegian.



SAIO IREKIA!

Irakurri den komikia: Surflaria / Uxue Alberdi eta Susanna Martin (Ikastolen Elkartea)
Dinamizatzailea: Igor Leturia

‘Surflaria’, maitasunaren eta heriotzaren olatuetan kulunka
Liburutegien Nazioarteko eguna dela eta, Uxue Alberdik eta Susanna Martinek bere lana aurkeztuko dute Oñatiko Udal Liburutegian. Lehenak gidoia idatzi du, eta bigarrenak irudietara eraman du kontakizuna. Dinamizazio lanetan Igor Leturia izango dugu, Komikiak euskaraz irakurle taldearen gidaria. Saio irekia guztiontzat. Animatu!

" Xabiroi aldizkarian zortzi ataletan publikatuta argitaratu zen, lehenbizikoz, Surflaria. 2020. urtean murgildu ziren lan honetan, eta 2023ko ekaineko zenbakian argitaratu da azken kapitulua. Orain guztiak album batean batu ditu Xabiroi aldizkariak, bere bildumako hamazazpigarren lana, hain zuzen ere.
Istorioko protagonista nagusietako batek, Amaiak, jaso duen telefono dei batekin abiatzen da Surflaria: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Hileta egin behar diote Ekiri, eta horrek itzularaziko du Amaia Zarautzera, jaioterrira, haurdun dagoen momentuan. “Bizitza sortzen ari den unean heriotza aterako zaio aurrean, eta horrek hainbat galdera sorraraziko dizkio, batzuk bere buruari buruzkoak eta besteak Ekiri buruzkoak, eta denen gainetik bat: nor zen? Nor zen gaztetako lagun hura, desagertu zena? Zer gertatu zitzaion? Amaiak berak izan ote zuen zerikusirik Ekiren desagerpenean? Nolatan eraman zuen itsasoak Eki, inguruotako surflaririk onena baldin bazen eta itsasoa irakurtzen baldin bazekien?”, honela laburbildu du istorioa Alberdik. (ikastola.eus)

#RuperArKo

No hay comentarios:

Publicar un comentario