2024/09/19.
10:00.
Udal etxean.
Selma Huxley Barkham ikerketa bekaren IV. edizioko ikergaiaren aurkezpena.
Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazaratzeko helburuarekin, Selma Huxley Barkham ikerketa beka abiatu zuen udalak 2017 urtean. Bekaren laguntzaz aurreko edizioetan eginiko lanen garrantzia eta balioa ikusirik, Oñatiko Udalak emakumeen ekarpena zer nolakoa izan den jasotzen jarraitu nahi du, kontatu gabeko historia hau argitara eman, eta emakume hauei zor zaien aitortza egiten jarraitu ahal izateko.
Hala, IV. Ikerketa bekarako deialdia burutu zen udaberrian, eta proposamenak jasotzeko epea igarota, epaimahaiak ; Edurne Iriondo Plazak aurkeztutako proposamenaren alde egin du: “OÑATIKO FABRIKETAN EMAKUMEEN (EZINBESTEKO) LANA”
Iriondok burutuko duen ikerlanak bildu asmo dituenak aurkeztuko ditugu prentsa aurrean, Irailaren 19an, 10:00etan, Oñatiko udaletxeko bigarren solairuko bilera gelan.
Zalantzarik izanez gero, deitu 943780411 telefonora, edo idatzi berdintasuna@onati.eus helbidera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario