domingo, 29 de septiembre de 2024

MIZPIRA ETA GIZONA.

 ARAOZKO NATURA ETA KONTUAK....ESAERAK..

1- Mizpira eta gizona (Mespilus germanica)



Araotzen denok ezagutzen ditugu. Badaude esaera eta asmakizun zahar batzuk: 

Esaera: “Gizona eta mizpira usteltzen direnean ontzen dira.” 

Asmakizuna: Bost bizar eta bost hagin, zer da? Erantzuna: Mizpira. 


Araotzen zuhaitz asko ikusten dira eta gehienok ezagutzen ditugu, baina hiri handietan ez ote den ezagutzen nuen susmoa. Adibidez, @LideAzkue-k idatzi dit esaten berak ez zituela ezagutzen Markinara joan arte. Eta @nabarrobaskon erabiltzaileak ere dio fruta ezezaguna jende gehienentzat: "Nik baditut bi mizpirondo eta fruta goxoa ematen dute. Oiloek ere gustora jaten dituzte mizpiren hezurrak".



Bestalde, @gudarigorria-k bertso hauek bidali dizkit, Lazkao Txikik jarritakoak Xalbadori buruzkoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario