domingo, 8 de septiembre de 2024

AITOR TATIEGI OÑATIARRARENTZAT AURTENGO LIZARDI SARIA.

 GOIENA.

Txomin Madina Milikua 2024ko ira. 7a, 18:42

Aitor Tatiegi atzo, Zarautzen, Lizardi saria irabazi ostean. Argazkia: Gorka Eizagirre.
Oñatiarra izan zen Zarauzko finalean lehiatu ziren sei bertsolarien artean
 puntu gehien eskuratu zituena. 
Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapela janzteaz gainera, bertsorik onenaren saria ere 
eskuratu zuen Tatiegik.

Sei bertsolari ibili ziren atzo nor baino nor gehiago atzo Zarautzen egin zuten Bertsolari Gazteen Lizardi Sariaren finalean: Andoni Errekondo, Andoni Mujika, Libe Goenaga Iruri Altzerreka, Aratz Katarain eta Aitor Tatiegi oñatiarra. eta hain zuzen ere, Tatiegi izan zen egin beharreko lan guztiak eginda puntu gehien (266) eskuratu zituena. Bigarren sailkatu zen Andoni Errekondok, bere aldetik,  261 puntu lortu zituen. Oñatiarrak, gainera, bertsorik onenaren saria ere lortu zuen atzokoan.

"Ez dakit esperotako txapela izan den, baina bai gogo handiz hartutakoa, lan dezente egin dugulako aurretik", azaldu du Aitor Tatiegik finalaren biharamunean. Sariaren azken saioa nola bizi izan zuen galdetuta, dio Zarauzko sariketa zerbait "serioa" izaten dela: "Antzoki nahiko handian da finala, gauez, iluntasunean  eta horrek errespetua ere ematen du. Finala ere horrela bizi izan nuen hasieran, lehenengo ariketetan denok ere kontuz kantatzen ibili izan bagina bezala". Finaleko saioak bi zati izaten dituela azaldu du: "Lehenengoan batez ere binakako ariketak izaten dira eta bigarrenean kartzelako ariketa egiten da. lehenengo zatia nahiko gustura amaitu nuen, ez ordea bigarrena. Azken sentsazio horrekin bukatu nituen atzoko lanak, baina emaitza jasotakoan asko poztu nintzen". Esan, bertsorik onenaren saria lehenengo zatian, puntu-erantzunetan botatako batengatik jaso duela.

Atzo txapela jantzi ostean gaur Arantzazuko jaietan kantatu du Tatiegik. Laster Gipuzkoako Txapelketan parte hartuko duenez aurreko saioak prestaketa moduan hartzen dituen galdetuta, neurri batean baietz dio, baina ez direla hori bakarik: "Badira entrenamendua badira, baita helburua ere. Denak laguntzen du txapelketara bidean, baina txapelketa bera aitzakia bat ere bada beste ariketak egiteko: bertso-eskolan normalean baino gehiago elkartzeko, beste saioetan ahalik eta gehien gozatzeko...".

Argazkia: Gorka Eizagirre


No hay comentarios:

Publicar un comentario