domingo, 7 de julio de 2024

ALTXA BURUA.



 Herri, auzo eta ikastetxe ezberdinetan gurasoak biltzen hasi ginen, teknologia berriek eta hauen eraginek gure haurrengan zituzten ondoriak kezkatuta.

Gehienetan, pantailen inguruko formakuntza saioren bat izan zen hasierako talde eragile bat sortu eta ikastetxetik herri mailarako sare bat josiko zuen lehen talde motorraren pizgailua.

Hala, bakoitza gure erara lanean ari ginen, beste herrietan martxan zeuden hainbat esperientzia ren berri izanda, baina harreman askorik gabe.

Tolosan AltxaBurua izeneko talde bat bazen, lan txukuna egiten ari zena eta beste herrientzako erreferentzizkoa zena: herri mailako sarea josi zuten, ‘Gurea erabil dezakezu’ kanpaina martxan jarri zuten,…

Tolosako taldearen ekimenez, herrien topaketak lantzen hasi ziren. Hasieran 5-6 herri ziren, 2023ko udazkenean egindako bigarren topaketan 20 herri eta 55 lagunetik gora, eta 2024ko udaberrian jada 30 herritik gora izan ziren bertaratutakoak.

Topaketa hauetan, talde ezberdinek aurrera eramandako praktikak elkarbanatzen dira, gai ezberdinen gaineko hausnarketa eta iritziak emateko gunea izaten da, eta heri ezberdinen arteko sareak lotzeko baliatzen dira.

Herri bakoitzak bere izena eta marka zuen, eta 2023ko azaroko bileran herri guztiak ‘AltxaBurua’ izenarekin bat egin eta ‘AltxaBurua Gipuzkoa’ sarea antolatzea erabaki zen. Antolakuntza ‘bizkarrezur’ bat osatzeko beharra ikusita, antolakuntzara bidean taldeak sortzen hasi ginen. Talde eragileak hartu zuen antolaketa eta kudeaketa lana, eta beste zenbait talde ere sortu ziren lan ezberdinak aurrera eramateko.

Gipuzkoako herri askotan sortu dira taldeak eta herri mailan lanean ari dira ekimen ezerdinak abian jarriz. Beraz, helburu hauekin bat egiten duen oro, hauetan parte hartzera gonbidatzen dugu eta talderik ez duten herriak beraiena sortzera. Jakin, bide honetan, dagoeneko ibilbide bat dugunok bidelagun izateko prest gaudela

LOTURAK:

El móvil... cuanto más tarde mejor.

No hay comentarios:

Publicar un comentario