viernes, 28 de junio de 2024

PELLO BASURDEAREN BURUHANDIA ESTREINATUKO DUTE ZUBILLAGAKO JAIXETAN.

 Goiena.

Asteburuko Zubillagako jaietan estreinatuko dute Pello basurdearen buruhandia.

Xabi Mendizabal, Pello basurdearen buruhandia egiteko prozesuan.



Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko eka. 28a, 09:31

Gaur, egubakoitza, hasiko dira Zubillaga auzoko jaiak, eta asteburu osoan izango da festez gozatzeko aukera. Bihar, zapatua, esaterako, auzoko Pello basurdearen txorimalo berria aurkeztuko dute, 18:30ean, Ezpelur gaiteroek lagunduta. Xabi Mendizabal zaharberritzaile eta artistak egin du auzoko maskotaren buruhandi berria.

Gaur, egubakoitza, 18:30ean txupinazoarekin emango diote hasiera Zubillagako jaiei. Gauean kontzertuak izango dira: Kontralde, Inguma, Garratz eta DJ Izura.

Zapatuan ere, San Pedro egunez, adin guztietako pertsonendako izango da zertaz gozatu. Esaterako, auzoko txorimalo berriaren aurkezpena egingo dute 18:30ean eta Xabi Mendizabal zaharberritzaile eta artistak egin duen Pello basurdearen buruhandia estreinatuko dute. Artista pozik dago auzotarrek enkargatu dioten lanaren emaitzarekin. Iazko jaietan, Sebastian erraldoia atera zuen dantzara auzora, eta oraingoan, txorimalo berri bat ere izango da eurekin.

Auzoko jubilatuei omenaldia egingo diete domekan eta auzo bazkaria ere egingo dute, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario