domingo, 16 de junio de 2024

ANGEL ETXEBERRIA ETA MILAGROS AGIRIANO AURTENGO OMENALDIA JASO DUTE.

goiena

Hunkituta jaso dute omenaldia Angel Etxeberria eta Milagros Agiriano senar-emazteek

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko eka. 16a, 15:34

Jubilatuen Eguna ospatu dute gaur Oñatin, eta eguerdiko mezaren ostean, klaustroan omenaldia egin diete Angel Etxeberria eta Milagros Agiriano senar-emazteei. Aurreskua dantzatu diete Oñatzeko dantzari ohi Beatriz Igartuak eta Txaro Uribetxeberriak, eta txistua jotzen izan dira Gotzon Osinaga, Miguel Angel Zarketa eta Santi Lizarra jubilatuak.

Eguerdiko mezaren ostean, aurreskua dantzatuta egin diete omenaldia aurtengo Jubilatuen Egunean Angel Etxeberria eta Milagros Agiriano senar-emazteei. Hunkituta jaso dute omenaldi xumea eta zapia eta txapela jantzi ostean, lore sorta ere jaso dute. Familiartekoak euren ondoan izan dituzte.

Horren ostean, San Migel parrokiako klaustroan elkartu diren 140 jubilatu inguruk luntxa izan dute, eta gainera, hainbat opari ere zozketatu dituzte euren artean.

#RuperArKo

No hay comentarios:

Publicar un comentario