2024/04/06.
Herriko 18 musika talde eta bakarlarik parte hartu dute Oñati Vizirik CDan.
Apirilaren 6an aurkeztuko da Antixenan bertan, zazpi taldek eskainiko duten kontzertuaz. 5 eurotan salduko diren sarrerekin diskoa opari jasoko da. Baina aurkezpen egunari dagozkion ekitaldiak goizean hasiko dira, herriko artisauen azoka eta bazkaria izango direlarik, Gaztetxean. Bazkalostea ere musikaz girotuko da.
Apirilaren 10ean eta 17an musika eszenaren inguruko bi mahai-inguru egingo dira, lehenean, euskal eszena aztertuko da hiru euskal sortzailerekin eta bigarrenean, Oñatiko musikaren iragana eta oraina izango da eztabaidagaia, herriko sortzaileak gonbidatuz. Eta herriko musikari sortzaileak ere protagonista izango dira maiatza-ekainean egingo den Oñati Vizirik kontzertu biran. Disko kolektiboan parte hartu duten artistekin hiru kontzertu lotu dira, Igorreko eta Arrasateko gaztetxeetan eta Iruñeko Aitzina tabernan. Ekintza guztien berri ematen duten kartelak zabaldu dira.
Testua: Oñati irratia
No hay comentarios:
Publicar un comentario