domingo, 17 de marzo de 2024

MADDALEN ETXEGARAIK TXAPEL BARIK ETORRI DA.

 goiena.

Maddalen Etxegaraik ezin izan du txapela Oñatira eraman

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko mar. 17a, 14:28

Pilotariak, ezkerretik eskumara: Maddalen Etxegarai, Enara Gaminde, Itxaso Erasun eta Olatz Arrizabalaga.


Emakume Master Cup txapelketako finalean 22-16 galdu dute Etxegaraik eta Gamindek, Arrizabalagaren eta Erasunen aurka. Morez jantzi berri den Uarkape pilotalekua lepo bete da finala gertutik jarraitzeko.

Partida bikaina eskaini dute bi bikoteek Arrasateko Uarkape frontoian. Emakume Master Cup txapelketako binakako txapelak zeuden gaurkoan jokoan, eta Maddalen Etxegarai oñatiarrak ezin izan du garaipena eskuratu, gutxigatik. 22-16 galdu dute oñatiarrak eta Enara Gamindek, Olatz Arrizabalagaren eta Itxaso Erasunen aurka. Oñatiko pilotariak herrikideen arnasa eta animoak izan ditu bidelagun Arrasaten, oñatiar pila bat batu baitira pilotalekuan. Gainera, Debagoieneko beste herritarren babesa ere izan du harmailetatik.

Oso parekatuta hasi da finala Uarkapen, eta Etxegaraik-Gaminde bikotea 11-13 aurretik jarri da, faboritoen aurka. Orduan atera du Olatz Arrizabalagak bere kalitatea aurreko koadroan. Aurrelariak tanto bikainak eskuratu ditu, 13-13 jartzeko, baina Maddalen Etxegaraik ere erantzun aparta eman du markagailuan 13-15ekoa jartzeko.

Gaminde eta Etxegarai nekatzen hasi dira apurka, eta akats batzuk pilatu dituzte. Gorriek aukera baliatu eta markagailua irauli egin dute, 17-15. Finaleko azken tantoetan, berriro agertu da Arrizabalagaren –txapelketako jokalari onenaren saria irabazi duen jokalaria– klasea, eta txapela gorriendako izan da (22-16).

Morez margotutako Uarkape pilotalekuak sarrera bikaina izan du, eta ikusle asko kolorearekin "txundituta" geratu dira, Goienari azaldu dioten moduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario