domingo, 24 de marzo de 2024

GURUTZE- BIDEA EGIN DUTE ARANTZAZURAINO.

 goiena.

Txomin Madina Milikua 2024ko mar. 23a, 20:55



Urteroko ohiturari jarraituz, Aste Santuaren ateetan Arantzazura igo dira gaur Gipuzkoa osotik etorritako fededunak Donostiako Elizbarrutiak deituta eta Fernando Prado gotzaina buru izan dutela.

Erramu-domekaren bezperan Donostiako Elizbarrutiak deituta Gipuzkoako fededunek Arantzazura egiten duten igoera berezia izan da aurten. Izan ere, beste urteetan mezu bat zeraman pankarta baten atzean egin izan dute ibilaldia; gaur, baina, ez dute horrelakorik eroan: soka baten atzetik joan dira bozgorailuetatik gurutze-bidea pasarteak entzunaz eta otoi eginaz. Indarberri zaitez izan da aurtengo igoeraren leloa.

Fernando Prado Donostiako gotzaina izan da soka eraman duenetako bat, eta berak gidatu du behin Arantzazura heldutakoan basilikan egin duten otoitza-topaketa gidatu duena. Gurutzearen esanahia azpimarratu du bertan, besteak beste, gotzainak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario