2024/02/17.
Mariano Altube eta Luis Mari Etxeberria omendu ditu Aloña Mendiko txirrindularitza sailak.
Udaletxeko areto nagusian egin dute aurten Oñatiko txirrindularitza saileko taldeak aurkezteko urteroko ekitaldia, eta bete egin da. Gaur betetzen dira 50 urte txirrindulari bat Aloña Mendiko kamisetarekin lehiatu zela lehen aldiz. Txirrindulari hori Mariano Altube izan zen, eta hura posible egin zuena Aloña Mendiko lehen presidentea; Luis Mari Etxeberria. Biak omendu dituzte gaur.
Aloña Mendi Kirol Elkartzeko txirrindulari sailak 50 bat txirrindulari izango ditu aurten, benjamin kategoriatik afizionatuetara. Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia eta benjaminak, alebinak, infantilak, kadeteak eta gazteak aurkeztu dituzte. Txalo artean egin dute areto nagusiko aurrera alderainoko ibilbidea txirrindulari gazte guztiek. Ekitaldi polita gazteak motibatzeko.
Bi omendu
Ekitaldiak, ordez, bi protagonista nagusi izan ditu gaur; Mariano Altube eta Luis Mari Etxeberria. "Gaur betetzen dira 50 urte txirrindulari bat Aloña Mendiko kamisetarekin lehiatu zela lehen aldiz. Marino Altube izan zen Aloña Mendiko lehen txirrindularia", esan du zuzendaritzako kide Imanol Arkauzek. Txalo artean hartu dute Altube eta txirrindularitza munduan izandako lorpenak ekarri dituzte gogora. "Ekiporik ez zegoen Oñatin 1974an, eta berak bakarrik egin zituen lasterketak. 33 lasterketatan hartu zuen parte eta ia erdietan lehen hamar lasterkari onenen artean sartu zen. Gero heldu zen ziklokros denboraldia. Probatzea erabaki zuen eta hamaika karreratan parte hartu zuen; lau irabazi, sei bigarren eta bat hirugarren geratu zen. Karrera denetan egin zuen podiuma eta Gipuzkoako selekziorako deitu zuten. 1975 gazte mailako Espainiako txapelketa irabazi zuen".
Aloña Mendik dauka txapela. Gaur omenaldi ekitaldira eraman dute. Ez diote bueltatu; berria eman diote Altuberi.
Bigarren omendua Luis Mari Etxeberria izan da. "Altuberen lorpenak posible izan ziren Luis Mari Etxeberriari esker, gerora Aloña Mendiko lehen presidente izandakoa. Berak eramaten eta ekartzen zuen Mariano lasterketa danetara", azaldu du Arkauzek. Plaka jaso du Etxeberriak txalo artean.
Aloña Mendiko taldeak
Sei talde aurkeztu ditu gaur Aloña Mendiko txirrindularitza sailak.JARRAITU IRAKURTZEN
No hay comentarios:
Publicar un comentario